2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

ZIENTZIALARIEN MUNDUAN

Aste santu aurretik LH4ko ikasleak, zientzien mundu harrigarrian murgildu ginen Donostiako Zientzia museoan. Egun borobila igaro genuen Irurako ikasleekin batera eta gauza asko ikasi genituen. Bertako monitoreek 2 dinamika prestatu zizkiguten, alde batetik Giza Gorputza ezagutzen aritu ginen eta bestetik naturako elementuen inguruko esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten, zenbat ikasi genuen! Hala ere, bertako parkean bazkaldu ondoren, museoan bertan esperimentatzeko aukera izan genuen, denbora librea eskaini baitziguten eta asko gozatu genuen!