2023(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

HERRIKO LIBURUTEGIA 🏫

PROI-ari amaiera emateko, herriko liburutegira joan ginen bisitan. 👀

Bertako langileak liburutegi batek dituen funtzionamenduak azaldu zizkigun eta ondoren irakurtzeko denbora eduki genuen. 📚👌🏽

Mila libururen artean geuden, hau da, liburuen paradisuan 😍 Mila hizki eta marrazki ikusi ondoren, liburutegikoak libururen bat hartzeko aukera eman zigun bertako txartela edukiz gero. Dena zoragarria izan zen eta asko disfrutatu genuen. 

Hemendik aurrera gehiago bisitatuko ditugu liburutegietako liburuak 🥳🥳













IPUIN KONTALARIAK 📚📚

Azaroan zehar ostiralero- ostiralero gure familien bisitak jaso ditugu. 

Irakurzaletasuna sustatzeko aukera polita iruditzen zitzaigun familiarrak etorri eta beraiek guri eleberria irakurtzea eta gu entzule bihurtzea. Azaroak 10, 17 eta 24ean  familiar  hauek izan genituen gure artean.👨‍👩‍👦‍👦

Mila esker ikastolara etortzeagatik eta gurekin horrelako une zoragarria pasatzeagatik. ❤️❤️
















TITIRIJAI TOLOSA 2023

 Kaixo lagunok! 

Azaroaren 29an izan ginen Tolosako herrian urtero bezala. Bi emanaldi ikusi genituen bertan, biak oso politak. Egun osorako irteera izan zen eta zoragarri pasa genuen. Begira, begira!!