2023(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

HERRIKO LIBURUTEGIA 🏫

PROI-ari amaiera emateko, herriko liburutegira joan ginen bisitan. 👀

Bertako langileak liburutegi batek dituen funtzionamenduak azaldu zizkigun eta ondoren irakurtzeko denbora eduki genuen. 📚👌🏽

Mila libururen artean geuden, hau da, liburuen paradisuan 😍 Mila hizki eta marrazki ikusi ondoren, liburutegikoak libururen bat hartzeko aukera eman zigun bertako txartela edukiz gero. Dena zoragarria izan zen eta asko disfrutatu genuen. 

Hemendik aurrera gehiago bisitatuko ditugu liburutegietako liburuak 🥳🥳













IPUIN KONTALARIAK 📚📚

Azaroan zehar ostiralero- ostiralero gure familien bisitak jaso ditugu. 

Irakurzaletasuna sustatzeko aukera polita iruditzen zitzaigun familiarrak etorri eta beraiek guri eleberria irakurtzea eta gu entzule bihurtzea. Azaroak 10, 17 eta 24ean  familiar  hauek izan genituen gure artean.👨‍👩‍👦‍👦

Mila esker ikastolara etortzeagatik eta gurekin horrelako une zoragarria pasatzeagatik. ❤️❤️
















TITIRIJAI TOLOSA 2023

 Kaixo lagunok! 

Azaroaren 29an izan ginen Tolosako herrian urtero bezala. Bi emanaldi ikusi genituen bertan, biak oso politak. Egun osorako irteera izan zen eta zoragarri pasa genuen. Begira, begira!! 



















2023(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

GU!

Ederki pasatzen dugu elkarrekin!!! 🤭🙌🏽

Begira begiraa!! 👀 👀



IPUIN KONTALARIAK!! 📚

Gure lehenengo PROI-arekin gabiltza eta gure familien bisitak jaso ditugu. Hilabete honetan, ostiralero izango ditugu gurekin. 

Irakurzaletasuna sustatzeko aukera polita iruditzen zitzaigun familiarrak etorri eta beraiek guri eleberria irakurtzea eta gu entzule bihurtzea. Azaroaren 3an hiru familiar izan genituen gure artean.👨‍👩‍👦‍👦

Mila esker ikastolara etortzeagatik eta gurekin horrelako une zoragarria pasatzeagatik. ❤️❤️








2023(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

IRURAKOEKIN BATERA

 Gure lehenengo geldialdia Irurako herrian egin genuen, Laskibarko parkean hain zuzen ere, udara luze baten ondoren gure Irurako lagunak ikusteko! 🌍🚀

Bertan ederki ibili ginen Irurako ikasleek prestatutako jolasekin gozatzen egurrezko parke zoragarrian!☀️

Ikusi, ikusi zeinen ondo ibili ginen!! 

BIDEOA


2023(e)ko urriaren 6(a), ostirala

BUELTAN GAUDEE!!!

 Kaixo lagunok!! 

2023-2024 ikasturtea hasi dugu jada eta gogotsu gatoz LH4ra.☺️👍🏽 

Gure blog honetan ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza desberdinak argitaratuko ditugu!!!! 


Prest al zaudete gurekin batera bidaiatzeko? 🙌🏽💫🚀


Lehenik eta behin gure buruak aurkezten hasiko gara!!! 26 ikasle gara, denak oso desberdinak eta bereziak!!

Argazki honetan ikusten duzuen bezala beti abenturak bizitzeko prest gaude eta hau irrifar batekin egitea gustatzen zaigu!! 


LH4ko taldean hauek guztiak gaude: Auritz, Unax, Ekai, Iraia, Ekain, Maule, Maddi, Malen, Lier, Eider, Sofia, Maren, Naia, Haizea, Xune, Unax, Nahia, Unai, Asier, Karla, Ekhi, Brithani, June, Adam, Garazi eta Maialen. 


💫🚀 HAS DADILA ABENTURA 🚀💫